1
Hona hemen Jaunak Sofoniasi zuzendu zion mezua, Amonen seme Josias Judako errege zela. Sofonias Kuxiren semea zen, hau Gedaliasena, hau Amariasena eta hau Ezekiasena.2
Honela dio Jaunak:3
gizaki eta abere,
hegazti eta arrain.
Gaizkileei estropezu eragingo diet,
eta gizakia lurretik garbituko.
4
«Judaren aurka eta Jerusalemgo
bizilagun guztien aurka
luzatuko dut eskua.
Baalen kultuaren aztarnak
leku honetatik garbituko ditut,
baita haren zerbitzari eta apaizen
oroitzapena ere.
5
Etxe gainetan ortziko izarrak
gurtzen dituztenak garbituko ditut,
baita, ni gurtzeko zin-hitza emanik,
Milkom jainkoaren izenean
zin egiten dutenak ere;
6
orobat garbituko ditut,
niri, Jaun honi, bizkar emanik,
bilatzen ez nautenak
eta niregana jotzen ez dutenak».
7
Isilik Jainko Jaunaren aurrean,
Jaunaren eguna gainean baita!
Prestatua du Jaunak sakrifizioa ,
sagaratu ditu bertara deituak.
8
Honela dio Jaunak:
«Sakrifizio-egunean zigortuko ditut
buruzagiak eta erregearen etxekoak
eta atzerriko erara
jantzita dabiltzanak.
9
Egun hartan zigortuko ditut, baita,
atalarri gainetik salto eginez
tenplura sartzen direnak
eta beren Jaunaren etxea
gogorkeriaz eta iruzurrez
irabazitakoarekin
betetzen dutenak».
10
Honela dio Jaunak:
«Egun hartan garrasiak
izango dira Arrain-atean ,
aieneak Hirialde Berrian,
burrunba handia mendixketan.
11
Egin aiene,
Hiri barreneko bizilagunak,
merkatarienak egin baitu,
dirudunak galduak baitira.
12
Orduan, kriseiluaz aztertuko dut Jerusalem,
kontuak eskatuko dizkiet
patxada osoan bizi direnei,
beren baitan diotenei:
“Jaunak ezin du ezer egin,
ez onik, ez gaitzik”.
13
Beren ondasunak
lapurtu egingo dizkiete,
etxeak hondatu.
Etxeak jasoko dituzte,
baina ez dira bertan biziko;
mahastiak landatuko dituzte,
baina ez dute
hango ardorik edango».
14
Gainean da Jaunaren egun handia!
Gainean da, berehala dator!
Oihu garratzak izango dira
Jaunaren egunean:
ausartenak ere garrasi egingo du.
15
Haserre-eguna izango da,
larritasun- eta nahigabe-eguna,
hondamendi handiko eguna,
ilunpe- eta goibeltasun-eguna,
hodei- eta laino beltzaren eguna.
16
Turuta-hotsak eta guda-oihuak
izango dira egun hartan
hiri harresidun
eta dorre garaien aurka.
17
Honela dio Jaunak:
«Larritasuna sartuko diet
gizakumeei,
eta itsuak bezala ibiliko dira,
nire aurka bekatu egin baitute.
Hautsa bezala zabalduko dute
haien odola,
simaurra bezala
haien haragia».
18
Ezin izango dituzte
beren zilar-urreek ere salbatu
Jaunaren haserre-egunean:
haren grinaren sugarrak
lur osoa irentsiko du.
Beldurgarria benetan,
lurtar guztiak suntsituko baititu.
1
Bil zaitezte, gogoemazue,2
egun batean galtzen den
gari-hautsa bezala
sakabanatuak izan baino lehen ,
Jaunaren haserre-sumina
zuen gainera jausi baino lehen,
bai, Jaunaren haserre-eguna
zuen gainera jausi baino lehen.
3
Eta zuek denok, lurraldeko apalok,
Jaunaren aginduak
betetzen dituzuenok,
bila ezazue Jauna.
Bilatu zuzentasuna,
bilatu apaltasuna.
Eta babesa aurkituko duzue agian
Jaunaren haserre-egunean.
4
Gaza hiria bertan behera utzia
izango da, Axkelon erraustua.
Axdodeko bizilagunak
egun-argitan
jaurtiko dituzte hiritik,
Ekrongoak errotik aterako.
5
Zoritxarrekoak zuek,
itsasaldean bizi zaretenok,
Kretatik etorritako herri hori!
Hona zer dioen Jaunak zure aurka:
«Kanaan, filistearren lurralde hori,
erabat galduko zaitut,
inor bizirik utzi gabe.
6
Zuen itsasaldea
larre-toki bihurtuko da,
artzainen putzu- eta eskorta-leku.
7
Judan bizirik geldituak
jabetuko dira itsasaldeaz,
han larratuko dituzte
beren artaldeak,
eta Axkelongo etxeak
izango dituzte gauez etzaleku».
Izan ere, Jainko Jaunak
haien alde jokatuko du
eta zoria aldatuko die.
8
Honela dio Jaun ahalguztidunak,
Israelgo Jainkoak:
«Entzun ditut moabdarren irainak,
amondarren erdeinu-hitzak.
Nire herria iraindu dute,
nire lurraldea mespretxatu
9
Horregatik —ala ni bizi!—
Sodomarena bera gertatuko zaio
Moabi,
eta Gomorrarena amondarrei:
sasiarte eta gatzaga
eta hondamendi bihurtuko dira.
Nire herrian bizirik geldituek
harrapaka erasoko diete
Moabi eta Amoni
eta bertako jabe bihurtuko dira».
10
Horra beren harrokeriagatik
jasoko duten zigorra,
Jaun ahalguztidunaren herria
iraindu baitute eta gutxietsi .
11
Beldurgarri gertatuko zaie Jauna:
lurreko jainko guztiak
ezereztuko ditu,
eta herri guztiek gurtuko dute,
baita urrutienekoek ere ,
nork bere lurraldean.
12
Zuek ere, etiopiarrok ,
Jaunaren ezpatak
jo eta hilko zaituzte.
13
Iparraldearen aurka
luzatuko du eskua Jaunak:
Asiria erabat galduko du
eta Ninive hondamendi bihurtuko,
basamortua bezain gorri.
14
Haren barruan izango dute etzaleku
artalde eta mota guztietako
abereek.
Hango zutabeburuetan
emango dute gaua
hontzak eta trikuak.
Leiho eta ateburuetan
karranka egingo du beleak.
Zedrozko oholeria
gorri agertuko da .
15
Horra hor lasai bizi zen hiri harroa,
ustez inor baino handiago zena!
Horra nola den hondamendi
eta piztia-zulo bihurtu!
Ondotik igaroko zaizkion guztiek
iseka egingo diote
txistuka eta esku-keinuka.
1
Zoritxarrekoa Jerusalem,2
Ez du entzun Jaunaren ahotsa,
ez du onartu haren zentzaldia,
ez du harengan uste ona ipini,
ez du bere Jainkoarengana jo.
3
Hango nagusiak, lehoi orrolari;
hango epaileak, gauean ehizatuari
goizerako hezurrik ere
uzten ez dioten otso.
4
Hango profetak,
ahobero eta engainatzaile.
Jaunarentzat sagaratua kutsatzen
eta legea hausten dute apaizek.
5
Hiri erdian dago, ordea,
Jaun zintzoa,
ez du gaiztakeriarik egiten.
Goizero agertzen du zuzenbidea,
egunsentiz, huts egin gabe.
Gaiztoak, ordea, berean jarraitzen,
lotsarik gabe.
6
Honela dio Jaunak:
«Ezereztu ditut herriak,
hauts egin haien gotor-dorreak.
Hondatu ditut haien kaleak:
ez da gehiago han dabilenik.
Erraustu ditut haien hiriak:
ez da gehiago bizilagunik,
ezta bat bakarrik ere.
7
“Horrela behintzat begirune
izango dit Jerusalemek
—pentsatzen nuen—,
onartuko du nire zentzaldia,
eta ez dut haien bizilekua
ezereztu beharrik izango,
kontuak eskatuko dizkiodanean”.
Baina haiek are eta lehia handiagoz
aritu ziren beren egintza okerretan.
8
Beraz, honela diot nik, Jaunak:
Egon, egon, salaketa egitera
jaikiko naizen eguna arte.
Erabakia dut herriak
eta erresumak biltzea,
nire haserre-sumina
haien gainera isurtzeko.
Nire grinaren sugarrak
lur osoa irentsiko du.
9
«Orduan, herrien ezpainak
garbi bihurtuko ditut,
denek niri, Jaun honi,
dei egin diezadaten
eta denek bat eginik
zerbitza nazaten.
10
Nire gurtzaileek,
sakabanatu nituen guztiek ,
eskaintzak ekarriko dizkidate,
Etiopiako ibaiez beste aldetik.
11
«Egun hartan ez duzu gehiago
lotsatu beharrik izango
nire aurka egin dituzun
errebeldiengatik.
Izan ere, erronka harroak
ahotik kenduko dizkizut,
eta ez zara harrezkero harropuztuko
nire mendi santuan.
12
Eta jende apal eta behartsua
utziko dut zurean:
niregan izango dute babes.
13
Israelen bizirik geldituek
ez dute aurrerantzean
bidegaberik egingo,
ez gezurrik esango,
ez beren ahotan
engainu-hitzik izango.
Eta inoren beldurrik gabe
jango dute eta atseden hartuko».
14
Egin kantu, Sion hiri!
Egin poz-irrintzi, Israel!
Poztu, Jerusalem,
alaitu bihotz-bihotzez!
15
Alde batera utzi baitu Jaunak
zure aurkako epaia,
uxatu ditu zure etsaiak.
Jauna, Israelgo erregea,
zurekin dago:
ez zara gehiago
ezeren beldur izango.
16
Egun hartan,
honela esango zaio Jerusalemi:
«Ez izan beldurrik, Sion,
ez egon bihotz-eroria.
17
Zure Jainko Jauna zurekin dago,
salbatzeko ahaltsu!
Pozik bai pozik dago zurekin.
Bere maitasunez
biziberritzen zaitu .
Pozez jauzika eta kantari
dago zuregatik».
18
Honela dio Jaunak:
«Nik bilduko ditut, Jerusalem,
zuregandik urruti,
jairik gabe triste zeudenak.
Bai astuna zure lotsa!
19
Hara, aldi hartan,
zapaltzen zaituzten guztiak
suntsituko ditut.
Zaurituak sendatuko ditut,
erbesteratuak etxeratuko.
Eta ospez eta aipuz beteko ditut
lehen lotsa jasan zuten
lurralde guztietan .
20
Aldi hartan herriratuko zaituztet
eta bilduko.
Zeuen begiz ikusiko duzue:
zuen zoria aldatuko dut ,
aipagarri eta ospetsu
egingo zaituztet
lurreko herri guztien artean.
Hala diot nik, Jaunak».