1
Hona Beeri-ren seme Oseasi Jaunak zuzendu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege eta Joaxen seme Jeroboam Israelgo errege zirela.2
Hona nola hasi zen Jauna Oseasen bitartez herriari hitz egiten. Jaunak agindu zion Oseasi: «Ea, hartzazu emagaldu bat emaztetzat eta izan harekin sasiko haurrak, herri hau ere prostituzioan baitabil, niregandik, Jaun honengandik, urruti».3
Oseasek Diblaim-en alaba Gomer hartu zuen emaztetzat. Gomer-ek haurdun gelditu eta semea eman zion.4 Orduan, Jaunak esan zion Oseasi: «Jarriozu izena “Izreel”, zeren, luzatu gabe, Izreelen isuritako odolaren kontuak eskatuko baitizkiot Jehu-ren jatorriari, eta Israelgo errege-jatorria bukaraziko dut.
5 Egun hartan, Israelen guda-indarrak suntsitu egingo ditut Izreelgo haranean ».
6
Gomer-ek berriro haurdun gelditu eta alaba izan zuen. Eta Jaunak esan zion Oseasi: «Jarriozu izena “Ez-maitea”, gaurdanik ez baitut Israel herria maite izango, ez diot barkatuko.7 Juda herria, ordea, bai, maite izango dut, eta nik, beren Jainko Jaun honek, salbatu egingo ditut. Baina ez ditut salbatuko gudu eginez, ez armaz eta ez gerraz, ez zaldiz eta ez zaldunez».
8
«Ez-maitea» bularretik kendu ondoren, Gomer-ek berriro haurdun gelditu eta semea izan zuen.9 Eta Jaunak esan zion Oseasi: «Jarriozu izena “Ez-nire-herria”, zuek ez baitzarete jadanik nire herria eta ni ez bainaiz zuen Jainkoa».
1
Egun batez, israeldarrak,2
Judatarrak eta israeldarrak
bateratu egingo dira,
buruzagi bakar bat hautatuko dute,
eta beren lurraldean haziko.
Handia izango da Izreelen eguna!
3
Zeuen anaiei «Nire herria»
deituko diezue,
zeuen arrebei «Maitea».
4
Honela dio Jaunak:
«Eraman auzitara zeuen ama,
sala ezazue,
ez baita jadanik nire emazte,
ezta ni ere haren senar.
Uxa bitza aurpegitik
bere prostituzioak
eta bular artetik bere maitaleak .
5
Bestela, larrugorrian utziko dut,
jaio zen egunean bezala biluzik.
Basamortuaren antzeko egingo dut,
lur idor bihurtuko
eta egarriz hilaraziko.
6
Ez dut haren haurrik maiteko,
emagaldukume baitira.
7
Bai, emagaldua dute ama,
lotsagarri dabil
mundura ekarri dituena.
Honela baitio:
“Noan maitaleen atzetik,
haiek ematen dizkidate ogia eta ura,
artilea eta lihoa, olioa eta edaria”.
8
Horregatik, bidea sasiz itxiko diot,
inguruan hesia jarriko,
bere bidezidorrik gehiago
aurki ez dezan.
9
Maitaleei segika ibiliko da,
baina ez ditu atzemango.
Bila ibiliko da,
baina ez ditu aurkituko.
Orduan, esango du:
“Bihur nadin
lehenengo senarrarengana,
orain baino hobeto nengoen eta”.
10
Ez zuen ikusten
nik ematen nizkiola
garia, ardoa eta olioa.
Eta esku beteka ematen nizkion
zilarra eta urrea
Baalen zerbitzurako
erabiltzen zituen.
11
Horregatik, kendu egingo diot
neure garia bere garaian,
baita ardoa ere bere sasoian.
Kendu egingo dizkiot
neure artilea eta lihoa,
haren larrugorriaren estalgarriak.
12
Larrugorri azalduko dut
bere maitaleen aurrean,
eta ez du inork
nire eskutik askatuko.
13
Haren festa guztiak
bukaraziko ditut:
urteko jai, ilberri eta larunbatak,
eta ospakizun guztiak.
14
Mahastia eta pikondoa
hondatu egingo dizkiot,
haietaz baitzioen:
“Maitaleek emandako sari ditut”.
Sastraka bihurtuko ditut
eta basapiztiek jango dituzte.
15
Kontuak eskatuko dizkiot
Baalei intsentsua
eskaintzen zien egunengatik.
Eraztun eta lepokoz apaindurik,
bere maitaleen atzetik ibili ohi zen
eta ni ahaztu egiten ninduen.
Hala diot nik, Jaunak.
16
«Hala bada,
nik neuk liluratuko dut,
basamortura eraman,
eta bihotzera mintzatuko natzaio .
17
Han bere mahastiak itzuliko dizkiot,
Ezbehar-ibarra
itxaropen-ate bihurtuko.
Han bere gaztaroan bezala
erantzungo dit,
Egiptotik atera zenean bezala.
18
Egun hartan
—hala diot nik, Jaunak—
“Ene senar” esango didazu,
eta ez “Ene Baal ”.
19
Baalen izenak ere
ahotik kenduko dizkiot,
eta ez da gehiago
haien izenik aipatuko.
20
Egun hartan ituna egingo dut
neure herriaren alde,
basapiztia, hegazti eta narrastiekin.
Uztaiak eta ezpatak hautsiko ditut,
lur honetan ez da gehiago
gudurik izango.
Lasai biziaraziko dut neure herria.
21
Neure emazte egingo zaitut betiko.
Gure ezkontza zuzena
eta legezkoa izango da,
maitasuna eta errukia
izango ditu oinarri.
22
Neure emazte egingo zaitut
leialtasun iraunkorrez.
Orduan ezagutuko duzu
zeure Jaun hau.
23
Egun hartan
—hala diot nik, Jaunak—
erantzun egingo dut:
zeruari euria emango diot,
eta zeruak lurrari ura emango dio;
24
lurrak gari, ardo eta olioari
ugaritasuna emango die,
eta hauek “Izreel”en beharrari
erantzungo diote.
25
Neure herria
lurraldean landatuko dut,
“Ez-maitea” maiteko,
eta “Ez-nire-herria”ri
“Zu-nire-herria” esango diot,
eta berak “Ene Jainko”
erantzungo dit ».
1
Jaunak esan zidan: «Ea, maita ezazu berriz ere emaztea, maitalea duen eta adulterio egin duen arren. Halaxe maite baititu Jaunak israeldarrak, hauek beste jainkoengana jotzen duten arren, jainko horiei eskainitako mahats-opilen zale».2
Hala, hamabost zilarrezko txanpon eta anega eta erdi garagarren truke neureganatu nuen berriro emaztea.3 Eta zera esan nion: «Nirekin egongo zara luzaro, prostituzioan ibili gabe eta zeure burua inongo gizoni eman gabe. Nik ere ez dizut neure burua emango».
4 Hala egon beharko dute israeldarrek luzaro, ez errege eta ez buruzagi, ez sakrifizio eta ez zutarri sakratu, eta ez Jainkoari kontsulta egiteko tresna .
5
Gero, israeldarrak beren Jainko Jaunarengana eta beren errege Daviden ondorengoagana itzuliko dira. Begirunez joko dute Jaunarengana eta haren ondasunetara azken egunetan.1
Entzun Jaunaren hitza,2
Madarikazioa eta gezurra,
hilketa, lapurreta
eta adulterioa ugari,
odola odolaren gain.
3
Horregatik, dolu dagi lurrak
eta hiltzear daude
bertan bizi direnak.
Basapiztiak eta hegaztiak,
baita arrainak ere,
denak galduko dira.
4
«Ez biezaio inork inori salaketa
eta errietarik egin.
Zure aurka dut auzia , apaiz.
5
Gau eta egun
egiten duzue estropezu,
eta zuek bezala profetek ere.
Horregatik,
zuen ama Israel galdu egingo dut.
6
Nire herria hondatu egingo dut,
aintzat hartzen ez nauelako.
Zuk ez bainauzu
aintzat hartu nahi izan,
nik ere ez zaitut
neuretzat apaiz hartuko.
Zure Jainkoaren irakaspena
ahaztu duzunez gero,
nik ere ahaztu egingo ditut
zure seme-alabak.
7
Den-denek egin dute
nire aurka bekatu;
beren ospea lotsa bihurtuko diet.
8
Nire herriak bekatuengatik
egiten dituen opariez
mantentzen dira apaizak;
horregatik, nire herriak
bekatu egin dezan nahi dute.
9
Bai herriak, bai apaizak
zori bera izango dute:
beren jokabideagatik
kontuak eskatuko dizkiet,
beren egiteen ordaina emango diet.
10
Jango dute, baina ez dira aseko;
emagaldu sakratuekin
elkartuko dira,
baina ez dute haurrik izango;
Jauna bazter utzi baitute,
beste jainkoei jarraitzeko.
11
«Ardoak eta pattarrak
burua txoratu diote nire herriari.
12
Egur-puska bati
egiten diote kontsulta,
zurezko idolo batek
ematen dizkie erantzunak.
Prostituzio-haizeak jo ditu,
beste jainkoen atzetik joateko,
ni, beren Jainkoa, bazter utzirik.
13
Mendi-gailurretan
sakrifizioak eskaintzen dituzte,
muinoetan intsentsua erretzen,
arte, urki eta haritzen
itzalpe ederrean.
Horrela, zuen alabak
emagaldu sakratu bihurtu dira,
zuen errainak adulteriogile.
14
Hala ere, ez diet zuen alabei
konturik eskatuko,
emagaldu bihurtu direlako;
ezta zuen errainei ere,
adulteriogile bihurtu direlako.
Apaizak berak baitoaz
emagalduekin,
tenpluko emagalduekin
elkartzen baitira
sakrifizioak eskaintzeko.
Eta hala, zentzugabeko herria
hondamendira doa.
15
Zu, Israel,
nirekiko desleial bazara ere,
Juda behintzat
ez dadila errudun izan.
Ez joan Gilgalgo santutegira,
ez igo Bet-Aben-era ,
ez hartu Jainko bizia ahotan
zin egiteko.
16
Bai, larrabehia bezain
bihurri da Israel.
Nola larratuko ditu, bada,
Jaunak zelai zabalean,
arkumetxoak balira bezala?
17
Efraim idoloekin lotuegia dago:
utziozue!
18
Ardo-edana egin ondoren,
prostituzioari eman diote erabat,
eta haien buruzagiek
lotsaizuna dute gogoko.
19
Baina haize-bolada batek
eramango ditu,
eta lotsa izango dira
beren sakrifizioez.
1
«Entzun hau, apaizok!2
zulo sakona Xitim-en .
Denok zigortuko zaituztet.
3
Ongi ezagutzen dut Efraim,
Israel ez zait ezkutuko.
Efraim prostituzioan dabil,
Israel kutsaturik dago.
4
Egin duten okerrak ez die uzten
beren Jainkoarengana bihurtzen.
Izan ere, prostituzio-haizea
hondoraino sartu zaie,
eta ez dute Jauna aintzat hartu nahi.
5
Bere harrokeriak salatzen du Israel.
Bere bekatuan estropezu
egiten du Efraimek, Israel herriak,
eta harekin batera
egingo du estropezu Judak ere.
6
Sakrifiziotarako ardi eta behiekin
aterako dira Jaunaren bila,
baina ez dute aurkituko,
urrutira alde egin baitie.
7
Desleial izan zaizkio Jaunari,
sasikumeak sortu baitituzte.
Luzaro gabe irentsiko dituzte
beren lur eta guzti».
8
Jo adarra Gibean!
Jo turuta Raman!
Egin deiadarra Bet-Abenen!
Atzetik dituzu, Benjamin!
9
Badator zigor-eguna
eta Efraim hondamendi
bihurtuko da.
Ziur gertatuko da hori;
jakin bezate Israelgo leinuek.
10
Honela dio Jaunak:
«Mugarriak aurreratzen
dituztenek bezala
jokatzen dute Judako buruzagiek.
Ura bezala isuriko diet
neure haserrea.
11
Efraim zapaldua dago,
hautsia haren eskubidea,
hutsaren atzetik lehiatu baita.
12
Sitsa bezala izango naiz
Efraimentzat,
pipia bezala Judako jendearentzat.
13
Efraimek bere gaitza ikusi zuenean
eta Judak bere zauria,
Asiriara jo zuten,
mandatariak bidali zizkioten
errege handiari .
Baina hark ezin zintuzten sendatu,
ezin zizuen zauria osatu.
14
Lehoiaren antzeko izango naiz
Efraimentzat,
lehoi gaztearen antzeko
Judarentzat.
Neuk harrapatuko dut
eta alde egingo,
neurekin eramango dut
eta inork ez du askatuko.
15
«Neure bizilekura itzultzera noa,
beren errua aitortu
eta bila nazaten arte.
Atsekabe-aldian niregana
bihurtuko dira agian… ».
1
Honela dio herriak:2
Bizpahiru egun barru ,
bizia emango digu
eta indarberrituko gaitu,
eta haren aurrean biziko gara.
3
Saia gaitezen Jauna ezagutzen:
egunsentia bezain ziur helduko da,
euria bezala etorriko zaigu,
udaberriko euria
lur-hondora bezala».
4
Baina Jaunak honela dio:
«Zer egin dezaket zuretzat, Efraim?
Eta zer zuretzat, Juda?
Zuen maitasuna
goiz-lainoa bezala doa,
berehala kentzen duen
goiz-ihintza bezala.
5
Horregatik, zigorra iragarri diet
profeten bidez,
hondamena neure ahoko hitzez.
Nire epaiak argiak bezala
egiten du distira.
6
Nahiago dut maitasuna
sakrifizioak baino,
Jainkoa aintzat hartzea
erre-opariak eskaintzea baino.
7
«Gizakumeek ohi duten bezala ,
nirekiko ituna hautsi dute,
maltzurki jokatu dute nirekin.
8
Galaad gaizkile-hiria da,
odolez josia.
9
Lapur-sail baten antzera,
zelatan dago apaiz-taldea.
Hilketak eta makurkeriak
egiten dituzte
Sikemera bidean.
10
Ikaragarriak ikusi ditut Israelen:
prostituzioan dabil Efraim,
kutsatu egiten da Israel.
11
Zuretzat ere, Juda,
gertu daukat ematekoa,
neure herriaren zoria
aldatuko dudanean.
1
«Zenbat eta nik Israel2
Ez dira konturatzen
beraien gaiztakeria guztiak
gogoan ditudala.
Beren okerretan sartuak daude
leporaino,
eta begi aurrean ditut nik guztiak.
3
«Beren gaiztakeriaz
alaiarazten dute erregea,
beren azpikeriaz buruzagiak.
4
Desleial dira denak.
Labe goria dirudite:
okinak orea egiten duenetik
ogia jaiki arte
gehiago suberritu beharrik
ez duen labe.
5
Erregearen egunean,
buruzagiek ardoaren berotasunez
burua galtzen dute;
erregeak berak
eskua luzatzen die asaldariei.
6
Sutan dute bihotza, labea bezala,
beren azpikeriez.
Gau guztian errauspean dago
haien haserrea;
goizean, ordea,
sugarra bezala pizten da.
7
Labea bezala daude denak sutan,
eta beren agintariak
irensten dituzte.
Haien errege guztiak
erortzen ari dira;
horietan bat bera ere ez, ordea,
niri dei egiteko.
8
«Efraim beste herriekin nahasten da,
ondo erre gabeko taloa dirudi.
9
Atzerritarrak indarrak jaten
ari zaizkio, eta ez da konturatzen.
Zahartzen ari da,
eta ez da ohartzen.
10
Bere harrokeriak salatzen du Israel.
Hala ere, ez dira
beren Jainko Jaunarengana
itzultzen,
ez dabiltza haren bila.
11
Efraim uso ttunttun burugabea da:
Egiptori degiote laguntzeko dei,
Asiriara jotzen dute.
12
Bidean doazela,
sarea botako diet,
txoriak bezala eraitsiko ditut,
haien zalaparta entzun orduko
harrapatuko ditut.
13
Haien zoritxarra,
niregandik ihesi baitabiltza!
Haien hondamendia,
nire aurka jarri baitira!
Salbatuko nituzke,
baina faltsukeria besterik
ez dute nirekiko.
14
Ez didate bihotzez oihu egiten,
etzanik aieneka ari direnean,
gari eta ardo eske beren buruak
urratzen dituztenean .
Niregandik alde egin dute.
15
Nik trebatu eta indartu
nizkien besoak,
baina haiek niri
gaiztakeria asmatzen.
16
Ez dira, ez,
Goikoarengana itzultzen;
huts egiten duen uztaia dirudite.
Horien buruzagiak
ezpatapean jausiko dira,
beren hizketa lotsagabeagatik;
eta barre egingo diete Egipton.
1
«Hartu ezpainetan adarra!2
Deiadar egiten didate:
“Israelen Jainko aitortzen zaitugu”.
3
Baina Israelek
bazter utzi du ongia;
etsaiak pertsegituko du.
4
Nik aukeratu gabeak
izendatu dituzte errege,
nire oniritzirik gabe
hautatu dituzte buruzagiak.
Beren zilar eta urrez
jainko-irudiak egin dituzte,
beren buruaren galbide.
5
Higuingarria Samariak
gurtzen duen zekorra !
Haserre-sutan nago
nire herriaren aurka:
noiz helduko ote zarete
garbi izatera?
6
Irudi hori Israelgo artisau batek
egina da, eta ez da jainko.
Samariaren zekorra
zati-zati egingo dute.
7
Izan ere, haizea erein dute,
eta ekaitza jasoko.
Alerik gabeko galburuak irinik ez,
eta, izango balu ere,
atzerritarrek irentsiko lukete.
8
Irentsia dute Israel:
hor dago herrien artean,
ezertarako ez den tresna dirudi.
9
Efraim, basasto tematsua,
Asiriara joan da,
aliatuak erosi ditu.
10
Eskain diezaiela dirua herriei…
Nik bilduko ditut orain,
laster kizkurtuko dira
errege nagusiaren zamapean.
11
Aldareak ugaldu ditu Efraimek
bekatua kentzeko,
baina bekatu-bide gertatu
zaizkio aldareak.
12
Milaka lege idazten badiot ere,
ez ditu beretzat hartzen.
13
Sakrifizioak eskaintzea dute atsegin,
hildako abereen okela jateko;
baina nik, Jaunak,
ez ditut sakrifizio horiek atsegin.
Horien bekatuak gogora dakartzat,
beren hutsegiteengatik
kontuak eskatuko dizkiet,
eta Egiptora itzuli beharko dute.
14
Israelek bere Egilea ahaztu du
eta jauregiak jaso;
Judak, berriz, hiriak sendotu.
Baina nik su emango diet hiriei,
suak irentsiko ditu jauregiak».
1
Ez zaitez poztu, Israel,2
Larrainak eta dolareak
ez diete gosea kenduko,
ardoak huts egingo die.
3
Ez dute Jaunaren lurraldean
bizitzerik izango:
Efraim Egiptora itzuliko da,
eta janari kutsatuak
jango dituzte Asirian.
4
Ez diote gehiago Jaunari
ardo-oparirik eskainiko;
horien sakrifizioak
ez zaizkio atsegin izango.
Horien ogia dolu-ogi izango da,
jango dutenak
kutsaturik geldituko dira.
Irents bezate beraiek ogi hori,
ez baita on Jaunaren etxerako.
5
Zer egingo duzue, beraz,
jaiegunean ,
Jaunaren festa-egunean?
6
Hondamendiari ihes egiten badiote,
Egiptok bilduko ditu,
Menfis izango dute hilobi.
Horien zilarrezko altxor ederrak
eta horien bizilekuak
garduak eta sasiak hartuko ditu.
7
Badator kontuak hartzeko garaia,
badator ordain-garaia.
Ikusiko du Israelek!
8
Efraimen begiralea, profeta,
nire Jainkoarekin dago.
Baina dabilen bide guztietan
tranpak jartzen dizkiote,
bere Jainkoaren etxean ere
ikusezina diote.
9
Galdukeriaren hondoa jo dute,
Gibeako garaian bezala.
Baina Jainkoak gogoan izango du
horien bekatua,
kontuak eskatuko dizkie
beren hutsegiteengatik.
10
Honela dio Jaunak:
«Israel aurkitu nuenean,
basamortuan mahatsa aurkitzean
bezala poztu nintzen.
Begi onez ikusi nituen
zuen gurasoak,
pikondoaren goiz-aroko
pikuak bezala.
Baina Baal-Peorrera iritsi orduko,
Baal lotsagarriari eman zizkioten
beren buruak,
eta beren idolo maitea bezain
nazkagarri bihurtu ziren.
11
Efraimen ospeak
txoriak hegan bezala egingo du ihes.
Ez da gehiago haurrik jaioko,
ez emakumerik haurdun gertatuko,
ez umerik sortuko.
12
Haurrak hazten badituzte ere,
gizondu baino lehen kenduko dizkiet.
Errukarriak benetan,
nik alde egingo diedanean!
13
Ikusten nago,
nola bihurtzen dituen
Efraimek bere haurrak
ehiztariaren harrapakin ,
nola ematen dizkion
bere seme-alabak hiltzaileari».
14
Emaiezu, Jauna…
Zer emango diezun?
Eman sabel agorrak
eta bular lehorrak!
15
«Gilgal-en agertu zen
haien txarkeria guztia.
Han hasi zen
haienganako nire gorrotoa.
Beren okerrengatik,
bota egingo ditut neure etxetik,
ez ditut gehiago maite izango.
Errebeldeak dira
haien buruzagi guztiak.
16
Jota dago Efraim,
ihartuak ditu zainak,
eta ezin fruiturik eman gehiago.
Haurrik izaten badute ere,
hilarazi egingo dut
haien sabeleko fruitu maitea».
17
Nire Jainkoak zapuztu egingo du
bere herria,
ez baitiote esana entzun.
Noragabe ibiliko dira herrien artean.
1
Mahatsondo mardula zen Israel,2
Banatua dauka bihotza,
eta orain ordaindu egin beharko.
Jaunak berak
puskatuko dizkio aldareak
eta lurrera botako zutarri sakratuak.
3
Orduan esango dute:
«Ez dugu erregerik,
ez baitiogu Jaunari begirunerik izan.
Baina erregeak ere
zer egin lezake guretzat?»
4
Hitz eta berba,
gezur-zinak egin,
itunak izenpetu…
Haien zuzenbidea, ordea,
soro-ildoetan hazten den
belar gaizto bihurtu da.
5
Samariako jendea dardaraz dago,
dolu dagite herriak eta apaizeriak,
Bet-Abengo zekorra dela-eta.
Zeren beren pozbide eta ospe zuten
idoloa urruti baitaramate.
6
Hura ere Asiriara eramango dute,
errege handiari eskaintzeko.
Lotsak hartuko du Efraim,
lotsagarri izango da Israel,
bere burutazioengatik.
7
Samariarenak egin du:
badoa haren erregea,
ezpala ur-azalean bezala.
8
Hondatuak izango dira
muinoetako sasikultu-lekuak,
Israeli huts egitera eragin ziotenak.
Sasiak eta laharrak
hartuko ditu aldareak.
Orduan, honela esango diete mendiei:
«Ezkuta gaitzazue»,
eta muinoei:
«Eror zaitezte gure gainera».
9
Honela dio Jaunak:
«Gibeako garaian hasita,
bekatuan ari da Israel.
Orduz gero, ez da aldatu.
Beraz, guduak Gibean bertan
harrapatuko ditu gaizkileak.
10
Zigortzea erabaki dut:
herriak haien aurka bilduko dira,
behin eta berrizko bekatuen
ordaina emateko.
11
«Ongi hezitako bigantxa zen Efraim,
garia jotzen gogotsua.
Haren lepo ederraren
ondotik pasa nintzenean,
uztarria lotu nion Efraimi,
Judak goldean egin zezan,
eta Jakobek arean.
12
Esan nien:
Erein zuzentasuna,
eta maitasuna jasoko duzue.
Landu soro berria.
Orain duzue garaia
Jauna bilatzeko,
etorri eta euria bezala
salbamena isur diezazuen.
13
Baina zuek, gaiztakeria landu
eta zuzengabekeria jaso zenuten,
eta faltsukeri fruituak jan.
Zeure indarrean
jarri zenuen itxaropena,
zeure gudari-kopuruan.
14
Horregatik, guda-hotsa aterako da
zure herriaren aurka,
eta zure gotorlekuak
erraustuak izango dira,
Xalman erregeak Bet-Arbel
erraustu zuen bezala;
gudu hartan,
amak beren seme-alaben kontra
zanpatu zituzten.
15
Horra zer egingo dizuedan zuei ere,
Israelgo jende horri,
zeuen neurrigabeko
gaiztakeriagatik.
Eguna argitu orduko ,
Israelgo erregearen
azkena izango da.
1
«Israel haur zela2
Baina zenbat eta gehiago deitu nik,
hainbat eta urrutiago
alde egiten zidaten .
Baalei sakrifizioak
eskaintzen zizkieten,
sasijainkoei intsentsua erretzen.
3
Nik erakutsi nion oinez Efraimi,
besoetan eraman nuen.
Hala ere, ez ziren ohartu
nik nituela zaintzen.
4
Amodio-lokarriz erakartzen nituen,
maitasun-loturaz.
Haurtxoa musuraino
jasotzen duenaren antzeko
nintzen haientzat;
makurtu eta jaten ematen nion.
5
Efraim Egiptora itzuliko da ,
Asiria izango du nagusi,
ez baitu niregana itzuli nahi izan.
6
Bere hirietan ezpatak erasoko dio,
babeslekuak hauts bihurtuko dizkio,
beraien burutazioengatik.
7
Nire herriak ez du inola ere
niregana itzuli nahi;
begiak Goikoarengana
jasotzen ditu,
baina inork laguntzen ez.
8
«Nola utziko zaitut, Efraim?
Nola zapuztuko zaitut, Israel?
Nola zu bertan behera utzi,
Adma utzi nuen bezala?
Nola egin zuri,
Tzeboimi egin niona?
Ikara degit bihotzak,
gupidaz beterik.
9
Ez diot haserreari pizten utziko,
ez dut Efraim berriro desegingo,
Jainkoa bainaiz ni, ez gizakia;
santua ni zuen artean,
eta ez natorkizue
haserre-suminez».
10
Jaunaren ondoren joango dira.
Jaunak lehoiak bezala orro egin,
eta haren seme-alabak
ikaraz etorriko dira sartaldetik.
11
«Txoriak bezala,
dardaraz etorriko dira Egiptotik,
usoak bezala, Asiriatik.
Beren etxeetan
jarriko ditut bizitzen.
Hala diot nik, Jaunak.
1
«Gezurrez inguratua nauka2
Israel haizez mantentzen da,
hego-haizearen ondoren dabil
egun osoan.
Gezurra gezurraren gain,
gogorkeria gogorkeriaren gain.
Asiriarekin ituna egiten du,
Egiptorekin salerosketan dabil».
3
Auzitara jo du Jaunak
Judako herriaren aurka,
bere jokabideagatik Jakobi
kontuak eskatzeko,
bere egintzen ordaina emateko.
4
Oraindik amaren sabelean zegoela,
anaiari iruzur egin zion Jakobek.
Gizondu zenean,
borroka egin zuen Jainkoarekin.
5
Aingeru batekin borroka egin
eta garaitu,
negar egin
eta onespena lortu zuen.
Betelen aurkitu
eta bertan
mintzatu zitzaion Jainkoa:
6
«Jauna, Jainko ahalguztiduna,
Jauna du izena».
7
Beraz, Israel, itzul zaitez
zeure Jainkoarengana,
jokatu maitasunez eta zuzenbidez,
izan uste on etengabe
Jainkoarengan.
8
Honela dio Jaunak:
«Kanaandar honek , ordea,
pisu faltsua darabil,
engainua du maite.
9
Efraimek honela dio:
“Bai, aberastu egin naiz,
ondasun handiak bildu ditut,
baina nire irabazietan ez du inork
bekatu edo hutsegiterik aurkituko”.
10
Baina ni, Jaun hau,
zure Jainkoa naiz
Egipton zeundenetik.
Oihal-etxoletan biziaraziko
zaitut berriro,
basamortuan elkar aurkitu
genuenean bezala.
11
Profetei hitz egin nien,
ikuskariak ugari eman nizkien
eta, orain ere, profeten bitartez
egiten ditut neure oharpenak.
12
Galaadeko jendea gaizkilea bazen,
haiek hutsaren hurrengo dira.
Gilgal-en
zezenak eskaintzen zituzten;
baina haien aldareak ez dira
soroetako harri-piloa besterik».
13
Mesopotamiara ihesi joan
eta bertan morroi egon zen Jakob,
emakume baten truke.
Emakume batengatik zituen
ardiak zaindu.
14
Baina Jaunak profeta baten bidez
atera zuen Israel Egiptotik
eta profeta baten bidez
zuen zaindu.
15
Efraimek saminki
nahigabetu du Jainkoa:
Jaunak lepora botako dio
isuri duen odola,
eta berari itzuliko bere irainak.
1
Efraim mintzo zenean,2
Oraindik ere bekatu eginez
jarraitzen dute:
beren zilarrez, jainko-irudiak
moldatzen dituzte
beren asmamenaren arabera,
artisau-lan hutsa guztia.
Baina sakrifizioak eskaini behar
omen zaizkie.
Gizakiak zekorrei musuka !
3
Horregatik, goiz-lainoaren
antzeko izango dira,
berehala kentzen duen
goiz-ihintzaren antzeko;
haizeak larrainetik urruti daraman
lasto-izpiaren eta tximiniatik doan
kearen antzeko.
4
Honela dio Jaunak:
«Baina ni, Jaun hau,
zure Jainkoa naiz
Egipton zeundenetik.
Ez duzu ni beste jainkorik
aitortu behar,
ez baita nitaz kanpo
beste salbatzailerik.
5
Nik zaindu zintudan basamortuan,
lur idorrean.
6
Janaritu nituen eta ase ziren.
Baina ase orduko,
harrotu egin ziren
eta ahaztu egin ninduten.
7
Beraz,
lehoi bihurtuko naiz haientzat,
lehoinabarra bezala
egongo natzaie zelatan.
8
Umeak harrapatu dizkioten
hartz amak bezala egingo diet eraso,
bularra urratuko diet.
Lehoi amak bezala irentsiko ditut,
basapiztiek sarraskituko dituzte.
9
Zureak egin du, Israel;
ez duzu ni beste laguntzailerik.
10
Non duzu orain zeure erregea,
zeure hirietan salba zaitzan?
Non dira zure agintariak?
Hala eskatu zenidan:
“Emazkidazu erregea
eta buruzagiak”.
11
Haserreturik, erregea eman nizun
eta, sumindurik,
kendu egingo dizut orain.
12
Efraimen bekatua gogoan daukat,
haren hutsegiteak ongi jasoak ditut.
13
Haur zoro baten antzeko da Israel:
amari erdiminak iristean,
ez da aterabidean jartzen.
14
Eta Hildakoen Egoitzatik
atera egingo ote ditut?
Heriotzatik askatu egingo ote ditut?
Herio, non dituk heure izurriak?
Herio-leize,
non dituk heure gaitzak?
Ez dut gupidarik bihotzean».
15
Efraim bere senideen artean
jori ageri bada ere,
hego-haizea bidaliko du Jaunak
basamortuan gora:
Efraimen urburua lehortuko du,
iturriak agortuko.
Altxorreko bitxi eder guztiak
eraman egingo dizkiote.
1
Samariak hartuko du2
Itzul zaitez, Israel,
zeure Jainko Jaunarengana,
bekatuan estropezu egin baituzu.
3
Itzul zaitezte Jaunarengana,
egiozue otoitz honela:
«Barkatu bekatu guztiak,
hartzazu onez
gure aitorpenaren oparia .
4
Asiriak ez gaitzake salba.
Ez dugu ustea
guda-zaldietan jarriko
eta geure eskuz eginari
ez diogu “Geure Jainko” esango.
Zuk bakarrik diozu erruki
umezurtzari».
5
Jaunak dio:
«Desleialtasuna sendatuko diet,
bihotz zabalez maiteko ditut,
urrundua baitut
haiengandik haserrea.
6
Ihintza bezala
izango naiz Israelentzat;
lilia bezala loratuko da
eta Libanoko zuhaitzek bezalako
sustraiak botako ditu.
7
Kimuak botako ditu;
haren ederra olibondoarena
bezalakoa izango da,
haren usaina
Libanokoa bezain gozoa.
8
Haren itzalpean biziko dira berriro;
garia bezala biziberrituko dira,
mahastia bezala loratuko
eta Libanoko ardoa bezain
ospetsu izango.
9
Efraimek esango du:
“Zer axola niri sasijainkoak
jadanik?”
Nik, Jaunak, erantzuten diot
eta ardura dut berari buruz.
Zipresaren antzeko naiz ni,
beti berde:
niregandik datorkizu fruitua».
10
Jakintsuak uler beza hau guztia,
burutsuak jaso beza esanahia.
Bai, zuzenak dira Jaunaren bideak,
zintzoak haietan ibiliko dira;
bihurriek, berriz,
beraietan estropezu egingo.