1
Salomonen kantarik ederrena .2
Eman biezat musu, bere ezpainez musu!3
zure ukenduen usaina lurrin guztiak baino gozoago !
Zu zeu zara ukendu lurrintsu!
Horregatik zaizkizu neskatxak maitemindu!
4
Har nazazu zeurekin, goazen bizkor;
eraman nazazu zeure logelara, ene errege.
Goza gaitezen, poztu zuregatik:
zure maite-laztanak ardoa baino gozoago!
Arrazoiz zaizkizu neskatxak maitemindu!
5
Beltzarana naiz, baina ederra, oi Jerusalemgo neskatxok;
beduinoen oihal-etxolak bezain beltzaran,
Salomonen jauregiko errezelak bezain eder.
6
Ez begira nire azal ilunari,
eguzkiak bainau kiskali:
neure anaiek, nirekin haserre,
mahastiak zaintzen jarri naute.
Eta neure mahastia utzi dut zaindu gabe!
7
Esadazu, ene bihotzeko kutuna,
non duzun larratzen artaldea,
non abaroan uzten eguerdian.
Ez nadin isil-gorderik ibil,
zure lagunen artaldeen atzetik.
8
Ez badakizu, oi emakumerik ederren,
zoaz ardien oinatzen ondoren
eta larratu zeure antxumeak
artzainen txabola ondoan.
9
Ene laztana,
errege-karroza daraman behorra dirudizu.
10
Zein politak zure bi masailak,
belarritako horiekin!
Zein polita zure lepoa,
urrezko katea horiekin!
11
Urrezko belarritakoak egingo dizkizugu,
zilarrez tarteka apainduak.
12
Ene erregea etzanik dagoela,
nire nardoari usain gozoa dario.
13
Ene maitea niretzat mirra-zorrotxoa :
nire bularren artean ematen du gaua.
14
Ene maitea niretzat xuandor-lore-sorta,
En-Gediko mahastietan hazia.
15
Bai ederra zarela, ene laztana, bai ederra!
Zure begiak uso bi!
16
Zu bai ederra, ene maitea, bai zoragarria!
Belardia da gure ohe,
17
zedroak gure etxe-habe,
nekostak etxe-gain.
1
Xaron zelaiko lore naiz ni,2
Nola lilia arantza artean,
hala ene laztana neskatxen artean.
3
Nola sagarrondoa basazuhaitz artean,
hala ene maitea mutilen artean.
Zein atsegin haren itzalean esertzea,
zein gozo haren fruituak jatea!
4
Bere jangelara nau eraman,
eta ezaugarri hau jarri dit gainean:
«Maitasuna».
5
Susper nazazue mahats-opilez,
indartu sagarrez,
gaixo bainago maitasunez.
6
Ezker besoaz dit lepotik heltzen
eta eskuinekoaz nau besarkatzen.
7
Jerusalemgo neskatxok,
basoetako orein eta gazelen izenean, otoi,
ez iratzarri ene maitea,
utzi lo egiten,
nahi duen arte.
8
Ene maitearen ahotsa!
Horra, hor dator bera,
mendiz mendi saltari,
muinoz muino jauzika;
9
ene maitea gazela bezalako,
oreinkumearen antzeko.
Gure hormaren atzean gelditu da,
leihoetatik zelatan,
leiho-sareetatik kirika.
10
Honela mintzo zait maitea:
Jaiki zaitez, ene ederra, ene laztana,
zatoz nirekin.
11
Horra! Joan da negua,
atertu du euria.
12
Erne dira zelaietan loreak,
heldu da kanturako garaia ,
entzun daiteke gure zelaietan usapalen urruma.
13
Hasia da muskiltzen pikondoa,
usaina zabaltzen mahats-kimuak.
Jaiki zaitez, ene ederra, ene laztana,
zatoz nirekin.
14
Ene uso,
gordeleku haitzuloak,
labarreko zirrikituak, dituzun hori,
ikus dezadala zure irudia,
entzun dezadala zure ahotsa!
Gozoa baita zure ahotsa,
ederra zure irudia!
15
Harrapa azeriak,
azeri txikitxoak,
gure mahasti kimuberrituak
hondaturik uzten dizkigutenak.
16
Nirea da maitea
eta ni harena,
lilizainarena .
17
Arrats beherean,
haizeak jo eta itzalak ihes egitean,
itzul zaitez, ene maitea,
gazela edo oreinkumea bezala,
mendi eta sakanetan barrena.
1
Gauez, ohean,2
Jaiki eta hirian zehar abiatu nintzen,
kale eta plazetan zehar,
neure bihotzeko kutunaren bila.
Bila ibili, bai,
baina aurkitu, ez.
3
Hirian zehar dabiltzan zaindariek
aurkitu ninduten.
—Ikusi al duzue nire bihotzeko kutuna?—
galdetu nien.
4
Haiengandik aldendu nintzeneko,
aurkitu nuen neure bihotzeko kutuna.
Gogor heldu nion,
ez diot berriz jaregingo,
neure amaren etxean sartu arte,
sortu ninduenaren logelan sartu arte.
5
Jerusalemgo neskatxok,
basoetako orein eta gazelen izenean, otoi,
ez iratzarri ene maitea,
utzi lo egiten,
nahi duen arte.
6
Zer da basamortuan gora datorren hori?
Intsentsu, mirra eta beste hainbat usaingarrizko
ke-zutabea dirudi.
7
Horra Salomonen esku-aulkia.
Hirurogei gudari ditu inguruan,
Israelgo ausartenak;
8
ezpata erabiltzen ikasiak denak,
guduan trebatuak.
Aldean daramate ezpata
gaueko erasoen beldur.
9
Salomon erregeak
Libanoko egurrez egin zuen esku-aulkia.
10
Zutabeak zilarrezkoak ditu,
bizkarraldea urrezkoa,
eserlekua purpurazkoa;
barrualdea, dena,
Jerusalemgo neskatxek maitekiro apaindua.
11
Siongo alabok,
atera zaitezte Salomon erregea ikustera.
Koroa eta guzti dator,
eztei-egunean,
bihotza beteko poza zuen egun hartan,
amak ezarri zion koroaz.
1
Bai ederra zu, ene laztana, bai ederra! Zure begiak uso bi,2
Zure hortzak
ardi moztu eta garbitu berriak.
Denak dituzu biritxiak,
bat bera ere ez lagunik gabea.
3
Zure ezpainak, zinta gorrimin,
mintzaira gozokoak.
Zure masailak
granada ebaki baten bi erdiak,
musu-estalkipean.
4
Zure lepoa
harlanduz eraikitako Daviden dorrea .
Milaka babeski daude han zintzilik,
gizon ospetsuen babeskiak.
5
Zure bi bularrak
bi gazelakume biritxi,
lili artean bazkatzen.
6
Arrats beherean,
haizeak jo eta itzala ihesi joatean,
banoa neure mirra-mendira,
neure intsentsu-muinora .
7
Guztiz ederra zara, ene laztana,
ederra eta akatsik gabea!
8
Zatoz Libanotik, ene emaztegaia, zatoz!
Jaitsi zaitez Libanotik,
jaitsi Amanako gailurretik,
Senir eta Hermon tontorretatik.
Utzi lehoien eta panteren mendi-zuloak.
9
Maitemindua nauzu,
ene arreba , ene emaztegaia!
Maitemindua nauzu zeure begirada bakar batez,
bihotz-lotua zeure lepoko kate-bira batez.
10
Zein ederrak zure maite-laztanak,
ene arreba, ene emaztegaia!
Ardoa baino gozoago dira!
Zure ukenduen usaina lurrin guztiak baino gozoago!
11
Zure ezpainei eztia darie, ene emaztegaia;
zure mihipean, eztia eta esnea.
Zure jantzien lurrina
Libanoko basoen lurrina da,
12
Baratze itxia zara,
ene arreba, ene emaztegaia!
Baratze itxia eta iturri zigilatua!
13
Paradisu jori zara zu,
granadondoak dituzu ematen,
emaitzarik zoragarrienak sortzen:
14
nardoa, ipurua eta azafraia,
kanela eta ereinotza;
intsentsu, mirra, aloe ,
mota guztietako lurrin bereziak.
15
Zu nire baratzeko iturri,
ur bizien iturri,
Libano menditik datorren ur-jario!
16
Iratzar, ipar-haize! Hator, hego-haize!
Zabaldu airean nire baratzeko lurrinak.
Eta zu, ene maitea, sar zeure baratzean,
jan bertako fruitu zoragarriak.
1
Banator neure baratzera,2
Lotan nengoen, baina bihotza erne.
Horra ene maitea atean deika:
—Ireki, ene arreba, ene laztana,
ene uso zuriño horrek!
Burua ihintzez betea daramat,
ile-kizkurrak gaueko tantaz bustiak.
3
Erantzia dut soinekoa;
nolatan jantzi berriro?
Garbituak ditut oinak;
nolatan zikindu berriro?
4
Ate-kisketan jarri du eskua ene maiteak:
dar-dar dagit barruak.
5
Jaiki naiz ene maiteari irekitzera:
mirra-ukendua darie nire eskuei,
hatzetan behera, ate-sarrailaraino.
6
Ireki diot,
eta joana zen nire maitea.
Arnasa ihesi doakit, konturatzean.
7
Hirian zehar dabiltzan zaindariek aurkitu naute,
kolpatu eta zauriz bete;
harresietakoek mantua kendu didate.
8
Jerusalemgo neskatxok, otoi;
ene maitea aurkitzen baduzue…,
zer esango diozue?
Esan, gaixo nagoela maitasunez.
9
Zer du, bada, zure maiteak
bestek ez duenik, oi emakumerik ederren?
Zer, guri horrela otoizka jarduteko?
10
Nire maitea gorrimin bizia da,
hamar milaren artean nabarmena.
11
Haren burua urrea, urrerik garbiena;
haren ile-kizkurrak palmondoaren luku,
beleak baino beltzago.
12
Haren begiak uso bi ur ondoan,
esnetan bustiak,
uraska-ertzean egonean.
13
Haren masailak
lurringaiz landaturiko alor.
Haren ezpainak, mirra darien lili.
14
Haren eskuak urretan biribilduak,
topazioz tarteka apainduak.
Haren bularra
marfilez landua, zafiroz estalia.
15
Haren zangoak marmolezko zutabe,
urre gorrizko oin gainean jasoak.
Libano mendia bezain eder,
zedroak bezain lerden.
16
Haren ahoa, gozo-gozo.
Dena da xarmangarria!
Honelakoa da ene maitea, honelakoa ene laztana,
Jerusalemgo neskatxok!
1
Oi emakumerik ederren,2
Ene maitea bere baratzera jaitsi da,
lurringai-alorretara,
baratzea zaintzera, liliak biltzera.
3
Nirea da maitea
eta ni harena,
lilizainarena .
4
Bai ederra zu, ene laztana,
Tirtza hiria bezain ederra,
Jerusalem bezain zoragarria,
izartegia bezain izugarria !
5
Ken niregandik begi horiek,
zoratu egiten naute.
Zure adats-kizkurrak ahuntz-taldea dirudi,
Galaad mendian behera bilintzi-balantza.
6
Zure hortzak
ardi moztu eta garbitu berriak.
Denak dituzu biritxiak,
bat bera ere ez lagunik gabea.
7
Zure masailak
granada ebaki baten bi erdiak,
musu-estalkipean.
8
Izan ditzala erregeak hirurogei emazte,
laurogei ohaide,
nahi beste neska gazte.
9
Bat bakarra da nire usoa,
bakarra eta akatsik gabea,
amaren kutuna.
Zoriontsu diotse neskatxek ikustean,
erreginek eta ohaideek honela goraipatzen:
10
Nor da emazteki hori?
Nor egunsentia bezala sortzen den hori,
ilargia bezain eder, eguzkia bezain argi,
izartegia bezain izugarri ?
11
Neure intxaurdira jaitsi naiz,
ibarretako landaretza ikustera,
mahastiak kimuberritzen,
granadondoak loratzen ikustera.
12
Baina ni ez naiz jadanik lehengoa,
ohorezko tokian jarri nauzu eta .
1
—Itzul zaitez, itzuli, Xulamita;2
—Bai politak zure oinak abarka horiekin,
errege-alaba!
Zure izterretako bihurguneak,
zilarginaren egiazko artelan.
3
Erdian , kopa biribila duzu:
eduki dezala beti ardo goxoa!
Zure sabela
liliz inguraturiko gari-piloa.
4
Zure bi bularrak
bi gazelakume biritxi.
5
Zure lepoa
marfilezko dorrea.
Zure begiak Hexbongo bi uraska,
hiri jendetsu horren sarreran.
Zure sudur-hegia
Damaskora begira dagoen
Libanoko dorre .
6
Zure burua tente Karmel mendia bezala.
Zure adatsaren distira purpurarena;
errege bat dago preso zure ile-mototsetan .
7
Zu bai eder, bai atsegin,
ene bihotzekoa, emazteki zoragarria!
8
Zure taxua palmondoarena,
eta bularrak palmondo-lukuak .
9
Hau nioen neurekiko:
«Palmondora igoko naiz
haren fruituak hartzera».
Mahats-lukuen gozoa dute niretzat zure bularrek,
sagar-usain eztia zure arnasak.
10
Zure ahoaren jarioa ardorik bikainena…
… bai, ardo bikaina nire maitearentzat;
lotan daudenen ezpainak eztiki bustitzen ditu.
11
Ni neure maitearena naiz,
eta nire irrikaz dago bera.
12
Zatoz, ene maitea, goazen landara,
ipuruen babesean emango dugu gaua.
13
Goizean goiz, mahastietara joango gara,
ernamuinak irekitzen hasiak diren,
granadondoak loretan dauden ikustera.
Hantxe emango dizut neure maite-laztana.
14
Maitasun-sagarrei usain eztia darie,
milaka fruitu gozo dago gure atean zain,
fruitu zahar eta berri.
Zuretzat nituen gordeak,
ene maitea!
1
Oi nire anaia bazina,2
Neure amaren etxera eramango zintuzket,
eta han neure irakasle izango.
Ardo lurrintsua emango nizuke edaten,
nire granaden edari bizia.
3
Ezker besoaz dit lepotik heltzen,
eta eskuinekoaz nau besarkatzen.
4
Jerusalemgo neskatxok, otoi,
ez iratzarri ene maitea,
utzi lo egiten,
nahi duen arte.
5
Nor da, bere maitearen besotik,
basamortuan gora datorren hori?
Sagarrondopean iratzarri zaitut:
han egon zen erdiminez zure ama,
han oinazez zutaz erdi zena.
6
Ezar nazazu bihotzean zigilu bezala,
besoan zigilu bezala.
Herioa bezain gogorra maitasuna,
Hildakoen Egoitza bezain iraunkorra maite-grina.
Su eta gar da maitasuna,
Jaunarengandiko sugar .
7
Uholdeak maitasuna ezin itzali,
ezta ibaiek ere ito.
Norbaitek maitasuna erosi nahi balu,
bere ondasun guztiak emanik ere,
mespretxua baizik ez luke aterako.
8
Arreba txiki bat dugu,
ez zaizkio oraindik bularrak hazi.
Zer egin gure arrebatxoarekin
haren esku eske etorriko direnean?
9
Harresia balitz,
zilarrezko almenak jarriko genizkioke.
Atea balitz,
zedro-oholez gogortuko genuke.
10
Harresia naiz ni,
dorreak nire bularrak.
Horregatik,
zorion betea damaiot neure maiteari.
11
Mahasti bat zuen Salomonek Baal-Hamonen ;
mahastizain batzuei utzi zien:
zilarrezko mila txanpon dakarzkio bakoitzak
fruituen ordain.
12
Zuretzat mila txanponak, Salomon,
haietarik berrehun mahastizainentzat.
Neure mahastia neuretzat dut.
13
Oi lorategietako erregina ,
nire lagunak zure mintzoari adi;
uztazu zure ahotsa entzuten:
14
«Zoaz ihesi, ene maitea,
gazela edo oreinkumea irudi,
usain gozoko mendietan barrena».